Azalpen laburra
Hip-Hop, reggae eta orohar musika beltzarekiko genuen zaletasuna eta ezagutza Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzeko asmoz, gure eskura genituen tresna guztiak erabiltzen genituen eta horien artean, ikastetxe, gazteleku, gaztetxe edo interesa zuten edozein lekutan ematen genituen txarla/ikastaroak zeuden. Era honetan, Euskal Herriko txoko asko bixitatu genituen "maixu" lanak eginez eta nahiz eta jende aurrean hitzegitea ez den gehien maite duguna, azkenean, oso esperientzi positiboak izan ziren; bereziki, gaztetxoekin egindako saioetan, hip-hopa eta musika beltzaren gainean dauden topikoekin apurtu eta sakonean duten mamia euskaraz ezagutarazteko aukera izan genuelako. Musika eta kultura hauen historiaren berri emateaz gain, irakaspen praktikoak ere ematen genituen; hala nola, eskratxaren teknika, graffitiak nola egin, soinu ekipoen funtzionamendua, etab.

Zorrotza institutuan antolatutako txarla-tailer-erakustaldia.
Eskerrik asko txarla eta tailer hauetara gerturatu ziren lagun guztiei eta baita kultura hauen zabalkundeaz kezkatu ziren antolatzaileei ere.
Eskerrak era berean tailer hauetan nirekin parte hartu zuten guztiei (Zigor DZ, Daddy Jeff, breakerrak, etab). Guztiak aipatzea ezinezkoa da zoritxarrez. Soinu ekipoarekin lagundu zidatenei ere mila esker. Itzalean mantendu arren, zuek gabe ere ezinezkoa litzateke guztia hau (Juan Kosmik, Jordi, Asier, aita, etab).
Oharra: Hemen azaltzen diren baina askoz ere leku gehiagotan aritu ginen. Argazkiak eskertuko genituzke. Donostiako Barandiaran Lizeoa, Hernaniko Urumea eta Langile ikastolak, Zubietako ikastola, etab.